• Ulma Taldea

ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako Argazki Lehiaketaren X.edizioa jarri du abian

2015/10/14
Hau izango da lehiaketa honen X. edizioa. Hortaz, horrek adierazten du jendearen gustukoa dela eta ULMAko bazkide eta langileen aldetik babesa duela.

Argazki Lehiaketaren X.edizio honetan aukeratutako gaia “GURE-GUREAK” da. Gai honen baitan, ondoko hauek egon daitezke: gure herrialdeko objektu edo produktu tipikoak, gure gastronomia, ohiturak eta arkitektura... Aurreko urteetan bezala, argazki horiek ULMA Taldearen 2016ko egutegi korporatiboan azalduko dira.


Jasotzen diren argazki guztietatik hamabi izango dira 2016ko egutegian agertuko direnak. Gainera, parte hartzaile guztien artean “Euskolabel Gabonetako Saskia” zozketatuko da, abenduaren 10ean. Saskia Euskal Herriko produktu tipikoez  osatuta dago, besteak beste: BIGA erreserba handiko urdaiazpiko onduaren pakete bat, Txorizo Lodia, solomo ondua, Idiazabal ardi-gazta zatia, ahuntzaren gazta laktikoa, Getariako antxoak eta hegaluzea, Ibarrako piperrak, bonboiak txakolinetan, Tolosako babarrunak, Getariako Txakolina eta abar.

Argazkiak 2015eko azaroaren 20 arte bidali ahal izango dira.
Edizio honetan gehienez 6 argazki bidali ahal izango ditu langile bakoitzak eta horietatik bat bakarrik aukeratu ahal izango da egutegi korporatiborako.

[ BIDALI ZURE ARGAZKIAK]

Parte hartu eta Gabon hauetan gozatu EuskoLabelen produktuekin!