ULMA Oñatz Dantza Taldearekin elkarlanean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Oñatz Dantza Taldearekin elkarlanean

Oñatz Dantza Taldeak berriro ekin die bere jarduerei; izan ere, iaz, COVID dela eta, geldialdi bat egin behar izan zuen eta ezin izan zuen bere 50. urteurrena ospatu. ULMAk urteak daramatza Oñatz Dantza Taldeari laguntzen eta jarduerak bultzatzen laguntzen dio.
ULMA Oñatz Dantza Taldearekin elkarlanean
2021/03/15

Martxoan Oñatz dantza taldeak hainbat ekitaldi egingo ditu Oñatin.

  • Martxoaren 8tik 26ra bitartean Oñatiko Kultur Etxean dantza jantzien erakusketa antolatu dute, 18:00etatik 20:00etara.
  • Eta martxoaren 16an, Ramon Garcia adituak hitzaldia emango du Oñatiko Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30ean.