ULMA Fundazioak arrakastaz burutu ditu 2012. urteko ekimenak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Fundazioak arrakastaz burutu ditu 2012. urteko ekimenak

ULMA Taldeak, bere Fundazioaren bidez, arrakastaz burutu ditu parte hartzeari dagokionez, 2012. urtean zehar bere Interes Talde desberdinei zuzenduta antolatu dituen gizarte sustapeneko ekimenak eta jarduerak.
ULMA Fundazioak arrakastaz burutu ditu 2012. urteko ekimenak
2012/11/22

 

ULMA Fundazioa 2010. urtean gizartean aurkeztu zenetik hainbat ekimen eta jarduera antolatu dira, helburu nagusi honekin: bere ingurunearen gizarte garapenean eta sustapenean eragitea. 2012. urtean zehar ekimen eta jarduera askotarikoak burutu dira publiko desberdinari zuzenduta. Besteak beste, ULMAko bazkide eta langileek euren senideekin Donostiara egindako bidaia aipa dezakegu, ACB Ligako saskibaloi partida bat ikustera joan zirenekoa. Aipatzekoa da, halaber, hezkuntzaren aldeko boligrafoak ekimena, hezkuntzaren alde eta Nikaraguan lan egiten duen "etagukzergatikez" hezkuntza proiektuaren mesedetan boligrafoak batzeko abian jarritako kanpaina. Bestalde, ekimen aipagarria izan da 11 jatetxe 11 menu osasungarri kanpaina, kanpainari atxikitako jatetxeetan menu osasungarria aukeratzen zuena saritzeko. Bulego Berdearen Gida izan da beste ekimen aipagarri bat: bazkide eta langileei zuzendutako dokumentua, bulegoetan kostuak aurreztu eta ingurumen eraginkortasuna lortzeko garrantziaz jabearazteko. Erretiratuei zuzendutako Argazkilaritza Ikastaroa, bazkide eta langileen seme-alabentzako Marrazki Lehiaketa ("Margotu ditzagun gure herriak" izenburupean), Oñatiko Ikastetxeetako DBH-ko ikasleei zuzendutako Hausnartzeko Zinema Saioak -zinemaren baliabidea erabiliz hausnarketarako ohitura eta izaera kritikoa sustatzeko asmoz-, eta Elkartasun Azoka, tokiko Hermansoloña GKErekin lankidetzan.

Era berean, aipatzekoa da bere ekimen eta jarduera guztiak sustatu eta hedatzeko, ULMA Fundazioak bere Interes Talde guztiei Zuretzat Buletina banatzen diela. Azkenik, eta 2013. urteari dagokionez, ULMA Fundazioaren estrategia izango da ULMA Fundazioaren ekimen eta jardueretan aktiboki parte hartzeko aukera eskaintzea, izan ere Gizarte Sustapeneko Batzorde bat eratzeko asmoa dago eta, horren bidez, nahi duen guztiak aukera izango du urteko ekimenen diseinuan eta antolaketan laguntzeko.