ULMA Fundazioa, 2012ko Buber Sarietako finalista. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Fundazioa, 2012ko Buber Sarietako finalista.

Datorren azaroaren 29an, osteguna, Buber Sarien 2012ko edizioko sariak banatuko dira Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailaren eskutik SPRI eta Internet & Euskadi elkartearen bitartez.
ULMA Fundazioa, 2012ko Buber Sarietako finalista.
2012/11/27

 

ULMA Fundazioa finalista geratu da “Elkartasun Proiektua” kategorian, non mota horretako proiektu bat komunikatzeko modua baloratzen baita, “dirurik gabe ordain iezadazu” eta “mendi sustapena” proiektuekin batera. Kategoria horretako proiektu irabazlea ekitaldira bertaratutakoek aukeratuko dute, smartphoneekin bozkatzeko modu baten bitartez. Gainera, bertaratu ezin direnek ekitaldia jarraitu eta bozketan parte hartu ahal izango dute streaming bidez.

Ekitaldia Oscar Terolek eta Asier Hormazak aurkeztu eta dinamizatuko dute, eta bukatzeko bertaratuentzako koktel bat egongo da, bai eta networkingerako denbora tartea ere.  

 Zorte on guztioi eta hoberenak irabaz dezala!