Raul Garcia ULMA Taldeko lehendakariak Euskal Herriko Unibertsitatearteko Kongresu Kooperatiboaren lehen mahai-inguruan parte hartu zuen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Raul Garcia ULMA Taldeko lehendakariak Euskal Herriko Unibertsitatearteko Kongresu Kooperatiboaren lehen mahai-inguruan parte hartu zuen

Azaroaren 15 eta 16an, Euskal Herriko Unibertsitatearteko Lehen Kongresu Kooperatiboa egin zen Donostian.
Raul Garcia ULMA Taldeko lehendakariak Euskal Herriko Unibertsitatearteko Kongresu Kooperatiboaren lehen mahai-inguruan parte hartu zuen
2015/11/24

“Eredu kooperatiboa egungo erronken aurrean” izenburuarekin mahai-inguru batzuk antolatu ziren, besteak beste, honako gai hauek azaldu eta eztabaidatzeko: Gizarte eraldaketa eta parte hartzea MONDRAGONEN.Potentzialak eta erronkak,  euskal kooperatibagintzaren sustapena politika publikoetan, Berrikuntza eta kooperatibagintza, etab.

Raul Garcia ULMA Taldeko lehendakariak Kongresu honen lehen mahai-inguruan parte hartu zuen, MIK-eko Saioa Arandorekin eta LANKI-ko Aitzol Loiolarekin batera, eta, gure kooperatibaren eraldaketaz, gure indar-guneez, etorkizuneko erronkez eta hobetzeko alderdiez jardun zuen.