Mundukideren aldeko ABA TAANO kontzertu solidarioa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Mundukideren aldeko ABA TAANO kontzertu solidarioa

Arrasateko Amaia antzokian, azaroak 8, 20:00 etan Mundukideren 20.urteurrenean, kontzertu solidarioa eskainiko da ABA TAANO talde ugandarraren eskutik.
Mundukideren aldeko ABA TAANO kontzertu solidarioa
2019/10/30

Sarrerak Amaia antzokian eta www.arrasate.eus helbidean eskuratu daitezke 10€ tan.

Hazitako umezurtzegian musika beraien bizibide bihurtu duten 5 gazte hauek Afrikako bihotzera eramango gaituzte mota guztietako ahots liluragarriekin.

Europako eskenatoki handienetan aritutako taldeak nazioarteko 9 sari irabazi ditu jadanik eta ibilbide artistiko oparoa atzematen zaie aurrerantzean ere.

Hemen duzu bideoa: https://youtu.be/cetmTbmnSaY

Kontzertura etorri gabe Mundukideko lankidetza programekin ekonomikoki kolaboratzea nahi izanez gero 0 LERROAren bitartez egin daiteke.

ABA TAANO taldearen kontzertuaren ostean GOIKOBALU TXIKIko gaztetxoen kolaborazioa izango du gospel talde afrikarrak.