• Ulma Taldea

Lau laguntzaile behar ditugu

2018/05/09
ULMA Fundazioa ekainean antolatuko diren tailerretarako lau laguntzaile bilatzen ari da, ULMAko langileen senideen artean.

4 laguntzaile horiek umezaleak, adinez nagusi eta lan egiteko gogoa dutenak izan behar dute, eta, tailerrak gidatuko dituzten begiraleen laguntzaileak izango dira. Bertan, 4 eta 12 urte bitarteko 70 ume inguru egongo dira.

Tailerrak ekainaren 4tik 22ra izango dira, 14:00etatik 18:00etara, ULMA Taldeak Oñatin duen gimnasioan (Garagaltza Auzoa, 51).

4 pertsona hauek hautatzeko, kontuan hartuko dugu aisialdiko begirale agiria edo antzerako profilak izatea, baina ez da ezinbesteko baldintza, umeekiko harremanetarako gaitasuna baloratuko baitugu.

Zure seme-alaba, anai-arreba edo bikotea bilatzen ari garen pertsona hori izan daitekeela uste baduzu, animatu izena ematera! Horretarako, maiatzaren 28 baino lehen, bere CVa  bidali behar digu ulmafundazioa@ulma.com helbidera.

Edozein zalantza argitzeko, 943 250 300 telefonora deitu.