• Ulma Taldea

Jantokietako Ordainketa Sistema berria, Otxandion, Lazkaon eta Espainiako Ordezkaritzetan lan egiten

2020/09/21
Urriaren 1etik aurrera, Otxandion, Lazkaon eta Ordezkaritzetan lan egiten baduzu txartelarekin zein mugikorrarekin egin ahal izango duzu ordainketa.

Laster eskutitz bat jasoko duzu txartel berriarekin batera, non sistema berriak dituen abantaila guztiak ikusi ahal izango dituzun.  Ordainketa sistema berriak UP Cheque Gourmeten laguntza dauka, gai honetan aditua den enpresa baita.

Behin Up GpurmetPay appa instalatuta, hizkuntza euskarara aldatu nahi baduzu egin esteka honetako jarraibideek diotena.

 

ERABILERA BALDINTZAK

  • Txartelaren eta mugikorreko aplikazioaren erabilera pertsonala eta besterenezina da.
  • 12:00etatik 17:00etara bitartean egin ahal izango da ordainketa.
  • Lanegunetan eta ULMAn lan egiten duten pertsonek erabilitzekoa.
  • Ordainketarako mugikorra erabiltzen baduzu, ez duzu kutxara edo datafonora hurbildu beharrik izango, zure ordainketa internet bidez igorriko da jatetxearen terminalerantz.
  • Laguntza behar izanez gero, bezeroaren arretarako 91 381 43 32 telefono zenbakira deitu edo sac@up-spain.com posta helbidera idatzi.