Humanity at Music. Sinfonia Kooperatiboa. Sarreren salmenta! — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Humanity at Music. Sinfonia Kooperatiboa. Sarreren salmenta!

Sinfonia Kooperatiboa datorren irailaren 14an helduko da Gasteizko Buesa Arenara, jarduera ugari eta kultur eta kooperatiba ikuskizun nagusiarekin.
Humanity at Music. Sinfonia Kooperatiboa. Sarreren salmenta!
2019/08/29

ULMA Taldeak bere bazkideentzat eta langileentzat prezio bereziak adostu ditu. Bertaratu nahi izanez gero, eman izena zure pertsonaleko departamentuan irailaren 5a baino lehen.

Sarreren prezioa: Basic 10 €, Medium 15 €, Premium 20 € eta VIP 30 €.

Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Egitaraua:

- 18:00 – 20:00 Sinfonia kooperatiboa: Fernando Velázquez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, El Coro Gigante, Kukai dantza taldea, Bertsolariak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

- 20:00etatik 22:00etara, ikuskizuna amaitu ostean festa bat egingo dugu kanpoan; bertan izango dira ikuskizuneko artistak.

Sarrera eskatzen duten ULMAko pertsona guztien artean 60 doan zozketatuko dira irailaren 6an.

(Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa, Eitb Taldeko Teleberri saioan)

---