Estilo Digitalaren Gidaren garapenaren esperientzia zabaldu asmoz, ULMA Taldeak Ate Irekien Jardunaldia egin du. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Estilo Digitalaren Gidaren garapenaren esperientzia zabaldu asmoz, ULMA Taldeak Ate Irekien Jardunaldia egin du.

Jardunaldia joan den ostegunean izan zen ULMA Taldearen Departamentu Zentraletan, MONDRAGON Korporazioak kooperatiba guztien artean jakintza elkarbanatzeko helburuarekin definitutako Praktika Onen hedapen prozesuaren barnean.
Estilo Digitalaren Gidaren garapenaren esperientzia zabaldu asmoz, ULMA Taldeak Ate Irekien Jardunaldia egin du.
2014/02/04

Marketing Onlinen gaineko estrategian 2.0 Komunikazioak eta Sare Sozialek duten eraginkortasuna kontuan hartuta, etengabeko eguneratzea eskatzen duen eta Negozioetako Komunikazio eta Marketin arduradunentzat eskuragarri dagoen Estilo Digitalaren Gida argitaratu zuen ULMA Taldeak 2013an.

Mondragon Unibertsitatearekin batera landutako Gida honen garapena eta aplikazioa ULMA Taldeak sarean islatzen duen irudiaren diagnosiaren emaitza da eta ULMA Taldea osatzen duten Negozioek batera hartutako erabakiaren ondorioa; hala nola, ULMA markaren balioekin bat datorren irudi koherentea emateko irizpideak definitu beharra zegoela erabaki zen.

Ate Irekien Jardunaldi honetan, Ategi, Fagor Ederlan, Mondragon Lingua eta Mondragon Korporazioko ordezkariek parte hartu zuten, 2.0 plataformek eta Sare Sozialek eskaintzen duten aukeretan oinarrituta, beraien komunikazio helburu eta estrategien berri ere emanez.



ULMA Taldeak MONDRAGON Korporazioko Gestio Eredu Korporatiboaren balio erantsia baieztatzen du eta jardunaldira bertaratutakoei eskerrik beroenak eman nahi dizkie euren esperientzia kalitate handiz azaltzeagatik eta denek izandako jarrera parte hartzailearekin jardunaldia aberasteagatik.