Eskulanen Lehiaketa berria ULMAko bazkide eta langileen seme-alabentzat. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Eskulanen Lehiaketa berria ULMAko bazkide eta langileen seme-alabentzat.

Aurreko urteetan egin izan den moduan, ULMA Taldeak ekimen bat jarri du abian bere bazkide eta langileen seme-alaba guztientzat. Ekimenaren helburu nagusia da guraso eta seme-alaben arteko lotura eta lankidetza harremana sortzea eta, modu sozialean, familia gurasoen lan eremura hurbiltzea, eremu profesional hutsa alde batera utzita.
Eskulanen Lehiaketa berria ULMAko bazkide eta langileen seme-alabentzat.
2014/08/29

Oraingo honetan asmoa izan da orain arteko pintura lehiaketari beste norabide bat ematea; hori dela-eta, birziklapena eta baliabideen berrerabilera erreferentzia hartuta, ULMA Taldeak Eskulanen Lehiaketa berria jarri du abian bere bazkide eta langileen seme-alabentzat. Asmoa da haurrak konturatzea erabili ondoren zaborrera botatzen duten objektu askorekin beste berri batzuk sortu eta diseinatu daitezkeela; arrautzen ontziekin egindako irudiak, arroparako pintzekin egindako boligrafoak gordetzeko poteak, txotxekin egindako argazki markoak, etab.

Hauek dira Lehiaketaren oinarriak:

Parte hartzaileak: ULMAko bazkide eta langileen seme-alaba guztiek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzaileak bi kategoriatan banatuko dira; 0-6 urtekoak eta 7-11 urtekoak.

Aurkezpena: Lanak ULMA Taldeko Departamentu Zentraletara bidali behar dira: Garagaltza auzoa 51, 20560 OÑATI (Gipuzkoa). Ordezkaritzetan Negozioaren beraren barneko posta edo, bestela, posta arrunta erabili ahal izango da.

Data: Lan guztiak irailaren 26a baino lehen entregatu beharko dira.

Sari banaketa: Sariak urriaren 16an banatuko dira, 18:00etan, ULMA Taldearen Departamentu Zentraletan, Oñatin.

Lanen erakusketa: Jasotako lan guztiak sariak banatzeko ekitaldian erakutsiko dira, eta ondoren sortzaileei itzuliko zaizkie. Aurretik, lanak http://portalde.ulma.com helbidean argitaratuko dira, bai eta webgune honetan bertan ere.

Sariak: Kategoria bakoitzeko irabazleak bizikleta bat jasoko du. Gainera, parte hartzaile guztiei opari bat emango zaie beren partaidetza eskertzeko.

Animatu zure seme-alabak parte hartzera!