• Ulma Taldea

Eskerrak ULMAri emandako laguntzengatik

2020/07/13
Pasa den ekainaren erdialdean, ULMA Taldeak laguntza ekonomikoak eman zizkien Gurutze Gorriari, Elikagaien Bankuari eta Caritasi egungo COVID19aren egoragatik pertsona behartsuenak bizitzen ari diren egoera arintzeko. Elkarte horiek eskerrak eman dizkigute eman dizkiegun laguntzengatik, eta laguntzak zertan erabiliko dituzten kontatu digute.

Alba Casares, Gurutze Gorria

ULMA Taldearen ekarpenari esker, Covid-19ak sortutako egoeragatik izaten ari garen gastu ugariak pixka bat arinduko ditugu. ULMA Taldearen laguntzarekin, biztanle zaurgarrienekin lanean jarrai dezakegu, eta, gainera, eskola materialaren kanpainari aurre egin diezaiokegu, hala eskatzen diguten eskualdeko haur guztiengana iritsiko garela bermatuta”.

Jose Maria Beitia, Elikagaien Bankua

Lerroon bidez, Elikagaien Bankuak eskerrak eman nahi dizkio ULMA Taldeari gure erakundeari laguntza ekonomikoa emateagatik.  Era berean, jakinarazten dizuegu jasotako laguntza premia biziko produktuak erostera bideratuko dugula; lehenik eta behin, 3 urtetik beherako haurrei zuzenduta egongo da, eta galkorrak ez diren produktuak erostera bideratuko dugu, ekainean elikagai horiek jasotzen dituztenen kopurua %35 igo delako. Bide batez, jaki horiek jasoko dituzten hartzaile guztien partez ere besarkada handi bat eman nahi dizuegu

Berta Etxegoien, Cáritas

Cáritas izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu eman diguzuten laguntzagatik.

Eskerrik asko ULMA taldeko kide guztioi, oso lagungarri izango zaigu gure egunerokotasunarekin jarraitzeko eta COVID19ren ondorioz sortutako beharrei aurre egiteko.

ULMA Taldetik jaso dugun laguntza, neurri handi batean, behar ekonomiko horiek baretzeko erabiliko dugu, bai eta abian ditugun gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuetan inbertitzeko ere.

Eskerrik asko Cáritas-en familia osatzen dugun guztion partes”.