Elkartasun tonak bidaliko ditugu Hondurasera — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Elkartasun tonak bidaliko ditugu Hondurasera

Zure laguntzarekin, gaztelaniaz idatzitako liburu eta ipuin tonak jaso ditu ULMA Fundazioak Hondurasera bidaltzeko.
Elkartasun tonak  bidaliko ditugu Hondurasera
2018/05/11

ULMA Fundazioak apirilean zehar abian jarritako elkartasun kanpainaren bitartez gaztelaniaz idatzitako liburu eta ipuin tonak jaso ditu. ULMAko ehunka langilek parte hartu duzuen kanpaina izan da eta, besteak beste, txikientzako ipuinak, mota guztietako nobelak, hiztegiak, entziklopediak eta baita hizkuntzak ikasteko DVD kurtsoak ere jaso dira.

Material guztia Hondurasera joango da maiatzean eta bildutakoa bertako hainbat ikastetxetan banatuko da. Hori guztia posible izango da Honduraseko ACOES Gobernuz kanpoko erakundeari esker. ULMA Fundazioak urteak daramatza ACOESekin elkarlanean.

ULMAn elkartasun bilketa abian zegoela jakin ondoren, beste erakunde batzuek ere lagundu nahi izan dute. Izan ere, Lagun Aro, Eibarko Liburutegiak, Bigarren Hezkuntzako Arrasateko Institutua, Oñatiko Hermansoloña GKE eta bertako herritarrak ere hurbildu dira ULMAra gaztelaniazko liburuak eta haurren ipuinak ekartzera.

Eta material hori guztia osatzeko ULMAk hainbat ordenagailu ere jarri ditu informatika arloan egin dituen berritzeak aprobetxatuz. Uste dugu ikastetxe horietan irakurketa sustatu eta laguntzaz hornitzeko balio izango duela ekimen honek.

Mezu honen bidez ULMA Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie elkartasun keinuan lagundu duzuen guztiei.