Datorren astelehenetik aurrera, apirilak 27, ULMA Taldeak antolatutako erakusketa zikloari hasiera emango zaio. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Datorren astelehenetik aurrera, apirilak 27, ULMA Taldeak antolatutako erakusketa zikloari hasiera emango zaio.

ULMA Taldeak, bere Fundazioaren ekimenez, jendarteari bazkideen eta langileen zaletasunen berri emateko erakusketa zikloa jarri du abian.
Datorren astelehenetik aurrera, apirilak 27, ULMA Taldeak antolatutako erakusketa zikloari hasiera emango zaio.
2015/04/21

Argazkilaritza, Margolanak eta hainbat bilduma dira apiriletik aurrera ikusiko ahal izango ditugunak. Lan horiek ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako hall-ean ikusi ahal izango dira, Garagaltza Auzoa 51n.

Lehen erakusketa ULMA Constructioneko Natxo Santos bazkidearena izango da. 4 astean zehar, Oñatiko leku ezberdinetan eta urteko sasoi ezberdinetan ateratako argazkiak jarriko dira. Egileak ondo azaltzen duen moduan:

“Oñatiren zerizana islatzen duten eraikinak eta pasaiak dira, baina, argazkia ateratzeko une egokia aurkitu behar da. Koloreekin jolastea eta egunsentiak edo ilunabarrak aprobetxatzea gustatzen zait eta gogoko ditut neguko elurra edo udazkeneko gorrixkak…Izan ere, momentu bakoitzean distira eta kolorea ezberdina da”.
NATXO SANTOS (ULMA Construction)

  • Data: apirilaren 27tik maiatzaren 22ra.
  • Bisita ordutegia, astelehenetik ostiralera: 8:30-12:30 eta 14:00-17:30

 

ULMA Taldeak bazkide eta langileak erakusketetan parte hartzera animatu nahi ditu. Hurrengo erakusketa zurea izatea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Aisialdian margotzea gustatzen zaizu?
Badaukazu bildumarik?
Eskulturarik egiten duzu?
¡ Eman orain zure izena!

(Hurbildu Zerbitzu Zentraletara, idatzi emaila atatiegi@ulma.com helbidera edo jarri harremanetan Ainhoa Tatiegirekin 943 25 0300 telefonora deituz)