Daniel Palacios, ULMA Taldeko argazki lehiaketako zozketaren irabazlea — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Daniel Palacios, ULMA Taldeko argazki lehiaketako zozketaren irabazlea

Azaroan ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako Argazki Lehiaketaren IX. edizioa jarri zen abian.
Daniel Palacios, ULMA Taldeko argazki lehiaketako zozketaren irabazlea
2015/01/09

Aukeratutako gaia “KOLOREAK” izan zen eta horrekin zerikusia duten 250 argazkitik gora jaso dira, horiek denak koloretsuak eta sormen handikoak.

12 argazkirik onenekin ULMA Taldeko egutegi korporatiboa osatu da. Horretaz gain, lehiaketa honetako parte-hartzaile guztien artean egindako zozketaren irabazlea ULMA Handling Systemseko Daniel Palacios izan da, “Euskolabel Gabonetako Saskia” eskuratuz.

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik!