• Ulma Taldea

COVID-19, guztion artean gaindituko dugu

2020/04/02
Ziurgabetasun-une hauetan, eszenatokia erabat aldatzen den une honetan, minutuz minutu, ULMAtik mundu guztiari animoak eman nahi dizkiogu, batez ere ahalegin handiarekin zailtasun une hauek eramangarriago egiten ari zaizkigun gure profesionalei. Guretzat lehentasuna gure pertsonen osasuna eta segurtasuna bermatzea da.

Horregatik, hasiera-hasieratik, ULMA Taldeko negozio guztietan osasun-agintariek emandako gomendioak aplikatzeko jarraipen-protokoloa dugu, beharrezko neurriak hartuz, egunero ebaluatuz eta doituz eta jarduteko protokoloei jarraituz.

Eskerrik asko guztioi neurri horiek gauzatzeagatik, badakigu une zailak direla guztiontzat, eta horregatik ULMAk eskerrak eman nahi dizkie laguntzen ari diren guztiei. Normaltasunera laster itzultzea espero dugu.