Badator 20. KORRIKA ULMAra — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Badator 20. KORRIKA ULMAra

2017ko martxoaren 30ean Otxandion hasi eta apirilaren 9an Iruñean bukatuko da Korrikaren 20. edizioa, AEK-k antolatuta.
Badator 20. KORRIKA ULMAra
2017/03/02

"Batzuk" izango da aurtengo leloa eta horrekin irudikatu nahi du euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat dela: bertoko hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua.

Oraingoan ere ULMA Fundazioak erosi du kilometro bana Otxandion eta Oñatin dituen egoitzetarako, ULMAko bazkide eta langileek ere Korrikan parte hartzeko.

Horretaz gain, ULMA Taldeko Motibazio Taldeak kanpaina bat jarri du abian ULMAko bazkide eta langileek ere kilometroak erosteko, bakoitzak 5 euroko ekarpena eginez.

NOIZ PASAKO DA KORRIKA ULMAtik?

•Otxandio (ULMA Conveyor): martxoak 30, 17:00.

•Goiain (ULMA Construction): martxoak 30, 17:40.

•Lazkao (ULMA Lazkao Forging): apirilak 8, 7:30.

•Legazpi (ULMA Precinox): apirilak 8, 10:35.

•Oñati: apirilak 8, 11:55.