• Ulma Taldea

ULMA Taldean 40 bat PYME-ren bisita izan zuten, Banco Santanderren eskutik

2015/11/13
Banco Santanderren iritziz, ULMA Taldeak “PYME izatetik enpresa multinazionala izatera” egindako ibilbidearen esperientzia arrakastarako erreferentea eta jarraitu beharreko eredua izan daiteke, etorkizunean multinazionala izateko asmoa duten egungo PYME-entzat .

Hori dela eta, azaroaren 12an , Banco Santanderreko bezero diren 40 bat PYME izan ziren Oñatin, ULMA Taldeko instalazioak ezagutzen.

Han,  Iñaki Gabilondok ULMA Taldea eta bere Negozioak aurkeztu zituen, nabarmenduz ULMAk esperientzia bakarra baino esperientzia ugari dituela, Taldearen barruan multinazionalak ez ezik,  PYME-ak ere badaudelako.  Aurkezpenean, Iñakik ULMAren garapenaren gakoak azaldu zituen, ULMAk Negozioak egiteko duen Kultura definitzen duten enpresa arloko alderdiak zein diren azpimarratuz. Halaber, Aitor Ayastuy ULMA Constructioneko gerenteak bere Negozioko Nazioartekotze prozesua azaldu zuen.

Bisitaren amaieran, Master Class honetako parte-hartzaileek ULMA Taldeko Sustapen Berrien eta ULMA Packaging Technology Center-en instalazioak ezagutu zituzten, eta, sustatzaileek beraien esperientzia baliotsuen berri eman zieten.