Abian da ULMAn Mundukideren kanpaina bazkideak lortzeko — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Abian da ULMAn Mundukideren kanpaina bazkideak lortzeko

"Minutu bat egunero" kanpainak bazkide berriak lortu nahi ditu Mundukideren lanean laguntzeko. Zuk ere lagun dezakezu munduko pobrezia erauzten. Eman minutu bat egunero.
Abian da ULMAn Mundukideren kanpaina bazkideak lortzeko
2016/10/19

Urriaren 17an Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Eguna da. 1.200 milioi pertsona pobrezia-atalasearen azpitik bizi direla gogorarazten digun eguna da; gauzak aldatu nahi baditugu, egunero lan egin behar dela oroitarazten digun eguna.

Horregatik guztiagatik, ULMA Fundazioak Mundukideren proiektura batzeko eskatzen dizu Mozambike, Brasil eta Kubako milaka pertsonei laguntzen jarraitzeko.

Nola? Bizitza asko aldatzeko gaitasuna duen keinu txiki batekin: minutu bat egunero emanez.

Zuk minutu bat eskainiko duzu. Pertsona askok, berriz, bizitza bat jasoko dute.

Sar zaitez www.minutubategunero.org webgunean eta kalkula itzazu zure ekarpenaren balioa egunero minutu bat eman ezkero.

Proiektuarekin bat egin nahi al duzu Mundukideren helburuak lortzeko?