• Ulma Taldea

Abian da sukaldeko tresnak biltzeko ULMAko kanpaina solidarioa

2017/06/01
ULMA Fundazioak, ACOES Honduras GKErekin elkarlanean, sukaldeko tresnak biltzeko kanpaina solidarioa jarri du abian ekain eta uztailerako, ondoren Hondurasera bidaltzeko.

Mota guztietako sukaldeko tresnak jaso nahi ditugu: lapikoak, zartaginak, ontziak, edalontziak, platerak, mahai-tresnak… Berriak edo erabilitakoak, denak dira baliagarri. Begiratu ondo sukaldean. Ziur badituzula erabiltzen ez dituzun sukaldeko tresnak eta beste batzuei oso ondo etorriko zaizkienak.

ULMA Fundazioak urte asko daramatza ACOES Honduras GKErekin elkarlanean eta bere laguntzarekin jasotako material guztia Tegucigalpako kanpoaldean dagoen  Monterreyra bidaliko dugu non denetariko beharrak dituzten familia asko txaboletan bizi baitira.

Zure ekarpen solidarioa errazteko, sukaldeko tresnak biltzeko kutxak aurkituko dituzu zure kooperatiban, uztailaren 21era arte.

Edozein zalantza izanez gero, ULMA Fundazioarekin harremanetan jar zaitezke ulmafundazioa@ulma.com helbidera idatziz edo 943 250 300 telefonora deituz.

Mila esker zure ezinbesteko laguntzagatik!