Abenduaren 16ra arte ekar ditzakezu jostailuak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Abenduaren 16ra arte ekar ditzakezu jostailuak

Gurutze Gorriari emateko jostailu berrien bilketa da, Gabon hauetan gure inguruko ume guztiek jaso ditzaten jostailuak.
Abenduaren 16ra arte ekar ditzakezu jostailuak
2019/12/02

ULMAk gonbidatzen zaitu kanpaina honetan parte hartzera. Jostailu ez belikoak eta ez sexistak behar dituzte, familia behartsuenei emateko.

Bilketarako, Oñatiko ULMA kooperatibetan kutxak jarri ditugu.

Oñatitik kanpoko pertsonek Gurutze Gorriak Espainian zehar dituen bilketa guneetan utzi ditzakete jostailuak.

Parte hartzeko beste modu bat da  38088 zenbakira SMS bat bidaltzea JUGUETE hitzarekin: 3 euroko ekarpena egingo duzu, eta bildutako diruarekin Gurutze Gorriak jostailu gehiago erosiko ditu.

Eta ekokilometro.ulma.com programako "elkartasun-zikloen" trukeari esker, ULMAko 14 langilek 210€-ko ekarpena egingo dute, Gurutze Gorriari jostailuak erosteko.

Gurutze Gorriaren kanpainari buruzko informazio guztia hemen:

www.susderechosenjuego.com/eu