Abenduaren 14ra arte ekar ditzakezu jostailu berriak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Abenduaren 14ra arte ekar ditzakezu jostailu berriak

Gurutze Gorriak antolatu duen kanpainan parte hartzera gonbidatzen zaitu ULMA Fundazioak, Gabon hauetan gure inguruko ume guztiek jaso ditzaten jostailuak.
Abenduaren 14ra arte ekar ditzakezu jostailu berriak
2018/11/20

Jostailu berrien bilketa da, ez belikoak eta ez sexistak, eta kooperatiboak, familia behartsuenei emateko. Bilketarako, ULMAko Oñatiko kooperatibetan kutxak jarri ditugu.

Oñatitik kanpoko pertsonek Gurutze Gorriak Espainian zehar dituen bilketa guneetan utzi ditzakete jostailuak.

Parte hartzeko beste modu bat da  38088 zenbakira SMS bat bidaltzea JUGUETE hitzarekin: 3 euroko ekarpena egingo duzu, eta, bildutako diruarekin Gurutze Gorriak jostailu gehiago erosiko ditu.

Gurutze Gorriaren kanpainari buruzko informazio guztia hemen:

www.susderechosenjuego.com/eu