ULMA Taldeak hirugarren urtez jarraian Elkartasun Azoka jarri du abian, Hermansoloña GKErekin lankidetzan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak hirugarren urtez jarraian Elkartasun Azoka jarri du abian, Hermansoloña GKErekin lankidetzan

ULMA Taldeak, bere Fundazioaren bidez, eta Gizarte Erantzukizuneko ekintzen bere dekalogo barruan, ekimen berri bat jarri du abian bazkide eta langile guztientzat: Elkartasun Azokaren hirugarren edizioa, Hermansoloña GKErekin lankidetzan.
ULMA Taldeak hirugarren urtez jarraian Elkartasun Azoka jarri du abian, Hermansoloña GKErekin lankidetzan
2012/10/09

Ekimenaren helburua da GKErekin lanean jardutea Argentinako José C. Paz-en duela 8 urte baino gehiagotik garatzen ari den hezkuntza proiektuetan.

Hirugarren edizio honetan, Hermansoloñak eskatutakoa hauxe da: “gaztelaniazko irakurtzeko liburuak, gaztelaniazko testu-liburuak, haur ipuinak euskaraz eta gaztelaniaz, erlijio liburuak gaztelaniaz, sukalde liburuak etab., eta eskola materiala”.

Elkartasun ekimen honetan lagundu nahi duten ULMA Taldeko bazkide eta langileek materiala hona ekarri behar dute: ULMA Taldeko Zerbitzu Zentralak, Oñatiko Garagaltza Auzoa, 51, astelehenetik ostiralera 8:30etik 13:00era eta 14:00etatik 17:30era. Bilketa kanpaina azaroaren 19an amaituko da.

Informazio gehiago jasotzeko Fundazioaren web gunean sar daiteke: www.ulmafundazioa.com