ULMA Handling Systems ek osasungintza sektorearen aldeko apustua egin du
Santiago de Txileko Florida Ospitalean garatutako proiektuak, ULMAren 2 karrusel horizontal dituen biltegiratze automatikoko sistema, biltegia kudeatzeko sistema eta Pick to Light Systems gailuen bidez eskaerak multzokatuta prestatzen dituen sistema dauzka. Automatizazio logistikoak medikamentuen trazabilitatearen kudeaketa osoa ahalbidetuko du: ospitaleko biltegian hartzen direnetik entregatu eta gaixoak hartzen dituen arte.
Zalantzarik gabe, proiektua mugarri garrantzitsua da bai ULMArentzat eta baita Txileko herrialdearentzat ere, guztiz automatizatuta egongo den Txileko lehen ospitalea izango baita. ULMAk herrialde honetan egingo duen lehen proiektua eta atzerriko herrialde batean eta ospitale batean jarriko duen lehen karrusel horizontala da.
Honekin batera, SGA(IK Health) proiektu bat eta aholkularitza logistikoa garatu ditu ULMAk Concepcion estatuko Ospitaleentzako Banaketa Zentroarentzat. Helburua, kanpoko puntu batetik, Lota, Coronel eta Victor Manuen Fernandez Kontsultategia ospitaletara sendagaiak eta lehengaiak eramatea da. Txileko herrialderako proiektu berritzailea da, ospitale desberdinetako sendagaien eta lehengaien kudeaketa eta banaketa kanpora aterako diren lehen aldia baita.
Aipatzekoa dira baita ere, Salud Cordillera Erreferentzia Zentrorako egindako proiektua eta Txileko Herri Lanetako Ministerioarentzat egindako proiektua. Azken honetan aholkularitzat proiektu bat garatu da eta eskaintzarako baldintza-agiriak definitzen parte hartu da.
Osorno, Los Ángeles, Valdivia eta Gustavo Frick ospitale txiletarrek ere ULMAko sistemak izango dituzte. Izan ere, karrusel bertikalekin elkarlanean joango den Pick to Light-eko sistema bat garatuko da bertan eta IK Health-eko gestioa ere izango dute ospital hauetako karruselek.