TELLO haragi taldea ULMA Handling Systemsen esku jarri da berriro
Orain dela urte batzuk Tellok jada egin zuen apustu ULMAren soluzio automatizatu baten alde. Hori dela eta, egun, Tellok 7.000m2ko plataforma automatizatua du, 0º eta 5º artean kontrolatuta dagoen tenperaturan. Horrekin, enpresak Espainian eta nazioartean dituen banaketa behar guztiei eraginkortasunez erantzuten die. Gaur egun duen egoera berria dela eta, haragi taldeak Toledon duen instalazio nagusia handitu behar du, produktu freskoen portfolioa zabaltzeko. Hortik dator biltegi automatiko berria eraikitzeko beharra.
Haragi enpresaren instalazio autosustengagarri berriak 2.000m2 izango ditu, 5.000 paletentzako gaitasuna eta -24º-ko tenperatura kontrolatua. Horrez gain, eskaerak prestatzeko sistema bat izango du, I. Carnicas Tellok kontsumitzaileek eskatutako behar aldakorrei erantzun ahal izateko.