IKER OTEGI. ULMA HANDLING SYSTEMS — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

IKER OTEGI. ULMA HANDLING SYSTEMS

Iker Otegik ULMA Handling Systemsen egiten du lan duela 15 urtetik hona, azken 5 urteetan Informatikako LTZn.
IKER OTEGI. ULMA HANDLING SYSTEMS
2021/04/14

| MUNDUA DRONE BATEN BEGIETATIK

Joan den urtearen hasieran izan zuen lehen harremana droneen munduarekin, ezagun baten bitartez: "Egun batean, arratsaldez, mendira joan nintzen paseatzera. Irudi batzuk hartzen ari zen ezagun batekin elkartu nintzen, eta hitz egitera hurbildu nintzaion. Irudiak eta dronea bera ikustean, jakinmina piztu zitzaidan", kontatu digu.


Dronea eta grabatutako irudiak ikusi ondoren, ezagun hark sare sozialetara igotzeko prestatu zuen muntaia ikusi ahal izan zuen Ikerrek, eta horrek are interes handiagoa piztu zion.

[...]

> Erreportaje osoa ikusi