Ulma Taldea
ERABATEKO OSASUNA, ikuspegi berria enpresarentzat
Erabateko osasunaren definizioak bi atal ditu: laneko arriskuak prebenitzeko ekintzak integratzeko estrategia, funtsean enpresak egin beharrekoa, eta osasunaren sustapena, funtsean bazkide langileak egin beharrekoa. Horren arrazoia da lanean pertsona osasuntsuak eduki behar ditugula, eta behar hori aseko da baldin eta bi jarduera mota horiek aldi berean egiten badira.
Lanean pertsona osasuntsuak lortzen baditugu, emaitza enpresa osasuntsuak izango dira
ULMA Taldearen barruan, Osasuna sustatzearen arloan, osasuna sustatzeko proiektu bat lantzen hasi gara –Izan Osasuntsu–, Taldea osatzen duten pertsonek konpromisoa hartu dezagun gure osasuna kudeatzeko, eta osasuna enpresaren helburu estrategikoa eta etorkizunari aurre egiteko balio bat izan dadin.
Garatu nahi ditugun lan arloak lau dira: ariketa fisikoaren sustapena, ingurune psikosoziala, ohitura osasungarrien sustapena eta osasun laguntza.
| ULMA TALDEKO LAN ABSENTISMOAREN ADIERAZLEA
Gaur egun ditugun absentismo mailak lanorduen 3 – 3,5 artean daude, eta LagunAro erakundeko gainerako kooperatiben batez bestekoaren azpitik gaude.
| ALDI BATERAKO EZINTASUNAREN DIAGNOSTIKOAK
ULMAko Aldi Baterako Ezintasunaren diagnostikoei dagokienez, gaixotasun kardiobaskularren, arazo mentalen eta neoplasien ondoriozko patologiak portzentaje txikia dira gainerako diagnostikoekin alderatuta.
Aldi Baterako Ezintasun prozesuen iraupenari dagokionez, patologia osteomuskularrak iraupen osoaren %30 lirateke.