Enplegagarritasun plana. Saira duen ahalegina — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Enplegagarritasun plana. Saira duen ahalegina

Mahai inguru baten bidez, ULMAk azken bi urteotan martxan jarri duen Enplegagarritasun Planean gure bazkideetako askok azken hilabeteotan egindako ahaleginaren balioa nabarmendu nahi izan dugu.
Enplegagarritasun plana. Saira duen ahalegina
2021/12/09

Bazkide horien guztien ordezkari gisa, ULMArekin mahai ingurua partekatu dute Elena Iglesiasek (E.I), Mikel Martinek (M.M) eta Jose Manuel Matak (J.M.M).

Noiz hasi zineten Enplegagarritasun Planaren berri izaten? Zerk bultzatu zintuzten pausoa ematera?

E.I. Plantan jakin nuen. Uste dut 2019an hasi zela Planari buruz zertxobait entzuten; pertsonal buruak bilera batera deitu gintuen eta gaiaren nondik norakoak gainetik aipatu zizkigun. Gero Miguel Altunakoak etorri zitzaizkigun azalpenak ematera. Pixka bat ezustean harrapatu ninduen; ez nekien holako ekimenik martxan zegoenik.

J.M.M. Nik Kontseilu Errektorean jakin nuen, une hartan hantxe nengoelako, eta orduan azaldu zidaten pixka bat zer egingo zuten. Geroago, Pertsonaletik esan zigutenean, argiago geratu zen.

 

[...]

> Erreportaje osoa ikusi