• Ulma Taldea

Emakumeen presentzia ULMAko organoetan

2021/12/09
ULMAko organoetan emakumeek izan duten presentziaren inguruan, martxoko zenbakian lehen erreportaje bat landu genuen, eta orain, urte amaieran, gai hori oinarri hartuta, segida eman nahi diogu.

Aipatu genuen bezala, ULMA Taldeko enpresen jarduera teknikoa eta industriala izan da betidanik. Emakumeen presentzia txikiagoa izan da orokorrean. Dena den, 1980ko hamarkadatik aurrera, asko izan dira gure kooperatibetako Kontseilu Errektoreetan parte hartu duten emakumeak, eta erreportaje honetan, bide horretan protagonista izan diren beste bi emakumeen testigantzak jaso ditugu.

ULMAko kooperatibetan lan egiten duten pertsonen %20 dira soilik emakumeak. Negozio gehienak gizonek zuzenduak eta kudeatuak izan dira historikoki, eta emakumeen presentzia gero eta nabarmenagoa da. Era berean, emakumeek ordezkaritza organoetan eta, konkretuki, Kontseilu Errektoreetan duten tokia gero eta gehiago hurbiltzen da Taldean dugun ordezkaritza orokorrera (%80 gizonak, %20 emakumeak).

[...]

> Erreportaje osoa ikusi

Emakumeen presentzia  ULMAko organoetan