• Ulma Taldea

60 urtez elkar hartuta

2021/04/14
2021. urtea urte berezia izango da denontzat. Jaio ginenetik 6 hamarkada joan dira, eta horietan bada zer azpimarratu: gure pertsona guztien ahaleginaren bidez proiektu komun eta solidario bat osatzeko konpromisoa eta ilusioa. Osasun krisi globalaren ondorioz gizarte gisa zailtasunak izaten ari garen arren, 2021. urtea berezia izango da, nondik gatozen gogoratuz eta nora goazen ulertzen lagunduko digun urtea.

XX. mendeko 50eko hamarkadaren amaieran, Oñatiko zenbait ekintzaile gazteren borondateak abian jarri zuen gaur egun ULMA Taldea den horren proiektu sozioenpresarialaren enbrioia. Gabezia sozial handiak zeuden testuinguru batean, gazte horiek Talleres Ignacio Maiztegi izenpean ekin zioten beren enpresa ibilbideari, Oñatiko txokolate industria oparoaren mantentze lanetan eta lan osagarrietan jarduteko asmoz. 1961ean, enpresa hura kooperatiba bihurtzea erabaki zen, Talleres ULMA SCI izenarekin.
Urte bereko irailaren 8an eratze akta sinatu zen, eta, 1961ean baita ere, Otadui 3ko nabea inauguratu zen.

[...]

> Erreportaje osoa ikusi