Ulma Taldea
Inpaktu handiko keinu txiki bat
2023ko martxoan “Beste bizitza bat zure arroparentzat” ekimena abiarazi genuen, erabilitako jantziei bigarren bizitza bat emateko helburuarekin. Kanpaina abiatu zenetik, arrakasta handia izan du, eta aurten 2 tona arropa baino gehiago bildu ditugu.
Mugarri horrek erakusten du ehungintzaren kutsadurari eta hondakinen sorrerari aurre egiteko dugun konpromisoa. Horretarako, EMAUS (Gipuzkoa) eta Koopera (Bizkaia) erakundeen laguntza izan dugu, jantziak gaika bildu eta berrerabiltzeko.
Zerbitzu Zentraletako edukiontziaren kokapen-aldaketa
Dohaintza errazten jarraitzeko eta lortutako mugarri hau aprobetxatzeko, dagoeneko erabiltzen ez dituzuen jantziei bigarren bizitza bat ematera animatzen zaituztegu.
Gaurtik aurrera, Garagaltza 51ko Zerbitzu Zentraletako aldaparen erdian zegoen edukiontzia birziklatzeko edukiontzien ondoan dago, eraikinaren beheko aldean.
Gainerako edukiontziak leku berean daude oraindik.
