Barne logistikak edari bizigarriei ere sostengua ematen die
ULMA Handling Systemsek guztiz pertsonalizatutako soluzioa garatu du Cognak Major ISD enpresaren beharrak kontuan izanda. Barne-logistikako soluzioak 1.000 palet baino gehiagotarako gaitasuna duen biltegi automatikoa du eta biltegiko pasillo batean baino gehiagotan lan egiteko diseinatuta dagoen garabi pilatzaile batek kudeatzen du.
Horrez gain, enpresa frantzesak eskaerak prestatzeko postua dauka, aldi berean eskaera bat baino gehiago prestatzeko aukerarekin, picking denborak gutxituta.
Proiektu hau egiteko prozesu logistikoa Handling Systems Materialean duen ingeniaritza integralaren izaeratik burutu du ULMAk. Bezeroen beharren inguruan zirkunferentzia osoa diseinatuta: aholkularitza logistikoko zerbitzua, planifikazioa, ingeniaritza, proiektua egitea eta saldu ondorengo zerbitzua.