Automatizazioari esker PANSTAR taldearen aurrez prestatutako ogiaren eta opilen logistika garatu da
ULMA Handling Systemsek garatutako barne soluzioak harrera sistema bat dauka, sistema hori gai da orduko 3 kamioik dakarten merkantzia bereganatzeko.
Harrera sistema hori biltegiratze automatikoko soluzioarekin konektatuta dago paleta garraiatzeko fluxu altuko lineen bidez, 19.000 palet baino gehiagorako gaitasuna dutenak. PANSTAR taldeko biltegi adimenduna 33 metroko altuera duten 4 garabi pilatzaile Unit Loadek kudeatzen dute, bakoitza urkila bikoitzeko ateratze sistemarekin. Horri esker, bi paleten mugimenduak egin daitezke biltegirako sarreran eta irteeran. Teknologia horrekin sistemak 224 paleta/orduko abiadan funtziona dezake ziklo sinpleetan eta 170 paleta/orduko abiadan ziklo konbinatuetan. Sistema gune desberdinetan banatuta dago tenperaturaren arabera, -24ºCtik 0ºCtara.
Horrez gain, biltegi automatizatua paletizazio automatikoko gunearekin konektatuta dago. Paletizazioa amaitutakoan merkantzia automatikoki sartzen da biltegian.
Ogia eta opilak egiten eta banatzen espezializatuta dagoen enpresa honetarako diseinatutako soluzioak eskaerak prestatzeko gune bat dauka. Gune hori ULMA Handling Systemsen teknologiarekin kontrolatuta eta kudeatuta dago.
Paleta prest dagoenean, berriro biltegi automatikoan sartzen da ondoren banatzeko. PANSTAR taldea elikagaien enpresa bat denez, ULMA Handling Systemsek teknologia garatu du bidalketetan karga aginduak ordena zorrotza jarraitu dezaten. Hori dela eta, barne-logistikako soluzioak bidalketetarako 5 buffer pre-karga dauzka, karga denborak gutxitzeko eta taldeko produktuak helmugara zehaztutako orduan eta hotz-katea apurtu gabe iristeko.