Zaindu zure burua Izan Osasuntsu programarekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Zaindu zure burua Izan Osasuntsu programarekin

Ez galdu aukera eta eman izena loa hobetzeko elikagaiei buruzko tailerrean eta urteko azken hiruhilekoko (urria-abendua) yoga, hipopresibo eta pilates ikastaroetan.
Zaindu zure burua Izan Osasuntsu programarekin
2025/09/09

Loa hobetzen laguntzen duten elikagaien inguruko tailerra

Ikastaro honetan loak ongizatean duen garrantzia jorratuko da, bereziki elikadurak bere kalitatean duen funtsezko papera. Saio praktiko eta teorikoak egingo dira, non parte-hartzaileek beren elikadura-ereduak ezagutzen eta beren bizimoduan aldaketa iraunkorrak ezartzen ikasiko duten. Norberaren  esperientziak partekatu eta aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute. Tailerraren helburua da pertsonei ongizate emozionala eta fisikoa hobetzen laguntzea, elikadura kontziente eta orekatua sustatuz.

Horrez gain, aztertuko da zenbait elikagaiek duten ahalmena atsedenerako funtsezkoak diren melatonina eta serotonina sortzeko. Hala nola fruitu lehorrek, arrain urdinak, esnekiek eta triptofanoan aberatsak diren frutek, duten gaitasuna lo kalitatea hobetzeko. Elikadura-ohitura osasungarriak ere jorratuko dira, besteak beste, lo egin aurreko janari astunak saihestea eta kafeina eta azukre finduen kontsumoa murriztea.

Ikastaroa bi saiotan banatuko da, urriaren 14an eta 21ean, 17:30ean, Zerbitzu Zentraletako lehen solairuan dagoen 4. prestakuntza-gelan.

Saio bakoitzak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta eskuragarri dagoen plaza kopurua aretoaren edukieraren araberakoa izango da. Parte hartu nahi baduzu, irailaren 24ra arte eman dezakezu izena. Irailaren 26an posta elektroniko bat bidaliko da plazaren konfirmazioarekin eta bertaratzeko beharrezkoak diren argibideekin.

Eman izena hemen

Yoga, Hipopresibo eta Pilates ikastaroen hirugarren hiruhilekoa

Osasun Zerbitzuak sustatutako doako ikastaro hauen helburua da ULMAko langile guztien ongizatea sustatzea eta osasuna hobetzea. Parte hartu nahi baduzu, Oñatiko hipopresiboen eta yogaren saio presentzialetan edo Legazpiko pilatesen saioetan eman dezakezu izena.

Plazak mugatuak dira eta parte hartzeko ezinbestekoa da irailaren 24a baino lehen izena ematea ondorengo formularioaren bidez.

Zozketan hautatua izanez gero, irailaren 26an posta elektroniko bat jasoko duzu zure plaza eta bertaratzeko jarraibideak berresteko. Gutxienez eskolen % 75era joaten ez bazara, zure plaza bat lortu ez dutenen artean berresleitu ahal izango da.

Oñatiko eskolak

Oñatin lan egiten duten pertsonak yoga klaseetara joan ahal izango dira astearte eta ostegunetan, ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako gimnasioan. Saio bakoitzak 50 minutu iraungo du, 12:50etik 13:40ra, eta "Hazi Infinito" ko Uxue Otalora irakasleak emango du.

Espazio berean, asteazkenetan hipopresibo klaseak egingo dira, 50 minutuko iraupenarekin, 12:50etik 13:40ra, "Hazi Infinito" ko Ainhoa Unamuno irakaslearen gidaritzapean.

Legazpiko eskolak

Legazpin, saioak asteazkenero egingo dira ULMA Packaging enpresaren instalazioetan. Oñatin bezala, 50 minutuko iraupena izango dute, 12:50etik 13:40ra, eta Legazpiko "Hiru Fisioterapi" ko Elena Lozano irakaslearen eskutik.