YOGA: Talde berriak 2019ko urtarriletik ekainera arte — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

YOGA: Talde berriak 2019ko urtarriletik ekainera arte

ULMA Taldeko gimnasioan, Oñatin, astearte, asteazken eta ostegunetan 12:50etik 13:40ra arte
YOGA: Talde berriak 2019ko urtarriletik ekainera arte
2018/12/05

Yoga egiten hasteko animatzen bazara edota yogan jarraitu nahi baduzu, izena eman behar duzu esteka honetan urtea bukatu baino lehen.

Saioak urtarrilaren 15ean hasiko dira. Plaza kopurua mugatua izango da, eta jasotako eskaeren arabera antolatuko ditugu taldeak. Urtarrilaren 7an informazio osoa jasoko duzu emailez.

ULMAren osasun zerbitzuak bultzatzen duen “Izan Osasuntsu” programaren barruan yoga saio hauek, ULMAko langileei eskaintzen zaizkie, ongizate orokorra lortu dezaten. Estresa bazterrean uzten eta zure gorputzarekin konektatzen lagundu nahi dizugu.

Miren Zubeldiak, Oñatiko “HAZI infinito” ongizate zentroko kideak, emango ditu saioak. Bertan, gorputz kontzientzia eta argitasun mentala izaten laguntzeko tresnak landuko dira. Malgutasuna, indarra, postura, erlaxatzeko edota orekatzeko gaitasuna hobetzeaz gain, kontzentratzeko, erabakiak hartzeko eta estresa kontrolatzeko ahalmena garatzen ere lagunduko dizu yogak; era berean, konfiantza eta norberaren zein inguruaren onarpena lantzen lagunduko dizu.

Animatu zaitez Yoga egitera!