YOGA Saioak 2019ko urritik abendura arte
Yoga egiten hasteko animatzen bazara edota yogan jarraitu nahi baduzu, izena eman behar duzu esteka honetan: https://forms.gle/dgzFMKx5crVH6rGp7 irailaren 20a baino lehen.
Saioak urriaren 1ean hasiko dira. Plaza kopurua mugatua izango da, eta jasotako eskaeren arabera antolatuko ditugu taldeak. Irailaren 25ean informazio osoa jasoko duzu e-postaz.
ULMAko osasun zerbitzuak bultzatzen duen “Izan Osasuntsu” programaren barruan antolatzen dira yoga saio hauek, ULMAko langileei dohainik eskaintzen zaizkie eta ongizate orokorra lortzea dute helburu. Estresa bazterrean utzi eta zure gorputzarekin konektatzen lagundu nahi dizugu.
Miren Zubeldiak, Oñatiko “HAZI Infinito” ongizate zentroko kideak, emango ditu saioak. Bertan, gorputz kontzientzia eta argitasun mentala izaten laguntzeko tresnak landuko dira. Malgutasuna, indarra, postura, erlaxatzeko edota orekatzeko gaitasuna hobetzeaz gain, kontzentratzeko, erabakiak hartzeko eta estresa kontrolatzeko ahalmena garatzen ere lagunduko dizu yogak; era berean, konfiantza eta norberaren zein inguruaren onarpena lantzen lagunduko dizu.
Animatu zaitez Yoga egitera!