ULMAren standa Industry 4.0 Berrikuntzari buruzko 1. Azoka Birtualean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMAren standa Industry 4.0 Berrikuntzari buruzko 1. Azoka Birtualean

ULMA Handling Systems enpresak 4.0 Enpresa berrikuntzari buruzko I. Azoka Birtualean parte hartuko du. Hor, bere soluzio eta produkturik nabarmenenak erakutsiko dizkie bisitari birtualei.
ULMAren standa Industry 4.0 Berrikuntzari buruzko 1. Azoka Birtualean
2016/11/11
ULMA Handling Systems enpresak 4.0 Enpresa berrikuntzari buruzko I. Azoka Birtualean parte hartuko du. Hor, bere soluzio eta produkturik nabarmenenak erakutsiko dizkie bisitari birtualei.

4.0 industria errealitate bat da gaur egun, eta ULMA Handling Systems enpresa errealitate horretan murgilduta dago. Hori dela eta, bere standa (birtuala) 4.0 industriaren sektorean antolatzen den lehen ekitaldi birtualean izango da.

Ekitaldi birtual eta mugikorra, modu erakargarrian diseinatutako web-plataforma interaktibo baten bidez”. Horrela deskribatu dute 4.0 ekitaldi honen antolatzaileek. Azoka azaroaren 14an hasiko da eta azaroaren 30era arte egongo da zabalik, eguneko 24 orduetan.

ULMAk ingeniaritza logistikako soluzioak eta produktuak aurkeztuko ditu: biltegiratze automatikoagarraio automatikoa eta eskaeren prestaketa. Horrez gain, bere instalazio berrienak ere ikusi ahalko dira, argazki eta bideoen bidez.

 

 

Horrez gain, ULMA Handling Systems Parisko Manutention et Emballage(All4Pack) azokan eta Madrilgo Logistics 2016 azokan ere izango da, baina kasu horretan zuzenean.