ULMAren Praktika Onak Mondragon Korporazioan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAren Praktika Onak Mondragon Korporazioan

Mondragon Korporazioak 2002.urtean Praktika Onen sistema abian jarri zuenetik, hainbat dira ULMA Taldeak eta bere negozioek indarrean dituzten arrakastadun kasuak.
ULMAren Praktika Onak Mondragon Korporazioan
2012/12/18

Mondragon Korporazioak 2002.urtean Praktika Onen sistema abian jarri zuenetik, hainbat dira ULMA Taldeak eta bere negozioek indarrean dituzten arrakastadun kasuak: ULMA Packaginen "CRM tresnaren ezarpena" 2004an, ULMA Taldearen "Absentismoaren Kudeaketa" 2005ean, ULMA Construcción eta ULMA Agrícola-ren ezagutzaren Gestioaren Ataria" 2007an, "PORTALDE, langileen intranet eta atari berria" (2009), Gizartearentzako ekarpenaren Kudeaketa eta Komunikazioa ULMA Taldeko ULMA Fundazioaren bidez (2011)...

Arrakasten zerrenda hau 2012an osatu egin da, ULMA Orga Jasotzaileak eta ULMA Systems negozioetako bi Praktika On berriei esker. "Orgen sektorerako LTZ Online-ren eta Komertzio elektronikoaren garapena", lehenengoen kasuan eta "Bidaien kudeaketa bateratua", ULMA Handling Systems-en kasuan.

MONDRAGONeko Praktika Onen Sistemaren helburua da kooperatibetan aurrera eraman diren aplikazio arrakastatsuen adibideak ematea eta horiek gainerakoentzat eredu izatea.