Ulma Taldea
ULMArekin BAT EGIN News-ari buruzko gogobetetasun inkesta
Joan den ekainean, ULMArekin BAT EGIN Newsen irudi-aldaketa aprobetxatuz, gogobetetasun-inkesta bat egin zen ULMA Taldeko kooperatibetako bazkide guztien artean.
Emaitzen arabera, bazkideek balorazio ona egin dute Newsen edukiei dagokienez. Positiboki baloratu da Negozioei eta ULMA Taldeari buruzko informazio zehatza, bai eta parte hartzen dugun azken berriak eta gizarte-jarduerak ezagutu ahal izatea ere. Azken finean, News-ari buruzko balorazio positiboa egin da komunikazio sozialerako tresna gisa.
Jasotako inkesta guztien artean, haririk gabeko entzungailu batzuk zozkatu dira, eta ULMA Packagingeko Iosu Aldasorok irabazi du. Zorionak Iosu!