ULMAk Osasun jarduera eta tailer berriak abian jarriko ditu Oñatin eta Legazpin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk Osasun jarduera eta tailer berriak abian jarriko ditu Oñatin eta Legazpin

ULMAko osasun zerbitzuak bultzatzen duen “Izan Osasuntsu” programaren barruan, ikastaro berri hauek jarriko dira martxan: Yoga, Hipopresiboak eta Pilates. Otsailean hasiko dira ikastaroak, eta klaseak hiru hilero izango dira, otsailetik apirilera.
ULMAk Osasun jarduera eta tailer berriak abian jarriko ditu Oñatin eta Legazpin
2024/01/17

Urtarrilaren 24ra arte eman dezakezu izena hurrengo estekan. Zozketa bat egingo dugu izena eman duten pertsona guztien artean, ikastaroko plaza kopuru mugatua baitago. Urtarrilaren 26an mezu bat bidaliko dugu ikastarorako plaza berresteko eta plaza lortu duten ULMAko pertsonei bertaratzeko argibideak emateko.

Ikastaro hauen helburua ULMAko pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzea da eta horregatik yoga eta hipopresiboak aurrez aurreko eskolak emango dira Oñatin eta pilates eskola presentzialak Legazpin.

Norbaitek ezin badu % 75eko gutxieneko asistentziara heldu, plaza berriro zozkatuko da.

Eskolak Oñatin

Oñatiko ULMAko pertsonentzat, astearte eta ostegunetan yoga eskolak izango dira. Saio bakoitza 50 minutukoa izango da Uxue Otalora "Hazi Infinito" ko irakaslearekin. Ordutegia 12:50etik 13:40ra izango da eta ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako gimnasioan egingo da.

Leku berean, asteazkenetan, hipopresibo klaseak jarriko dira martxan. Saioak 50 minutuko iraupena izango du Edurne Mugica "Hazi Infinito" ko irakaslearekin eta ordutegia 12:50etik 13:40ra izango da.

Eskolak Legazpin

Legazpin, eskolak ULMA Packaging-en instalazioetan emango dira asteazkenero. 50 minutu iraungo dute Legazpiko "Hiru Fisioterapi" ko Elena Lozano irakaslearekin eta ordutegia 12:50etik 13:40ra izango da.

Zaindu zure osasuna!