ULMAk INTERMARCHE enpresarentzat garatuko duen automatizazio logistikoak egunean 150.000 kaxa prestatzeko aukera izango du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMAk INTERMARCHE enpresarentzat garatuko duen automatizazio logistikoak egunean 150.000 kaxa prestatzeko aukera izango du

ULMA Handling Systemsek LUG enpresarekin, Frantziako INTERMARCHE supermerkatu Talde ezaguneko kidea, akordio garrantzitsua sinatu du anbizio handiko automatizazio logistikoko proiektu bat egiteko. Proiektua mugarri garrantzitsua da ULMA Handling Systesmen historian Banaketa Handiko sektorean erreferentziazko ingeniaritza logistiko gisa posizionatzen baitu.
ULMAk INTERMARCHE enpresarentzat garatuko duen automatizazio logistikoak egunean 150.000 kaxa prestatzeko aukera izango du
2014/07/09

Instalazioa egunean 150.000 kaxa prestatzeko diseinatuta dago eskaerak prestatzeko prozesua guztiz automatizatuta. Berrikuntza eta ingeniaritza dosi handiak dituen proiektua da.

LUGek 10 milioi euro inbertitu dituen proiektuak,  eskaeren prestaketa prozesuan sortzen diren akatsak minimizatzeko aukera emango dio. Horrekin batera azkartasuna, eraginkortasuna eta trazabilitate hobetuko ditu eta beraz, bere bezeroei eskainitako zerbitzua ere bai.

Instalazioak eskaerak kapatan presatzen dituzten 4 robot  izango ditu, bandejak biltegiratzeko (FSS) 4 robot eta kaxa indibidualak automatikoki prestatzeko 2 robot antropomorfo.

Freskoan egiten den kapetako picking sistema hau ULMAk garatzen duen lehenengoa da eta Frantziako merkatuan jartzen den lehen FSS sistema.

Gainera, soluzioak 10.000 paletentzako gaitasuna duen biltegiratze automatikorako sistema izango du, 6 garabi pilatzailerekin eta 10 STV izango dituen garraio automatikoko sistemarekin.