ULMAk Brasilera bidaiatu du Mundukiderekin
Bidaia horrek, herrialdea ezagutzeko ez ezik, garapenerako lankidetzan sortzen diren zailtasunak, egiten den lana eta abar ulertzeko ere balio izan zuen.
MSTko bi kanpamentu eta asentamendu bat ikusteko aukera egon zen, eta bertako pertsonekin hitz egiteko aukera, haien bizitzak eta bizipenak, kezkak eta hurrengo urteetarako itxaropenak eta asmoak ezagutzeko aukera egon zen.
MST kooperatibak ere ikusi ahal izan ziren. Kooperatiba horietan familia batzuk nekazaritza produktuak norberak ekoiztetik lankidetzan aritzera igaro dira, eta, horrela, beren lanean indarrak batuz gero, eraginkorragoak dira, eta beste kooperatiba batzuekin elkartu eta lankidetzan aritu ere egin daitezke.
Merkaturatze prozesuan, Armazén do Campo izeneko denda batzuk dituzte, eta han zuzenean eros ditzakete beren produktuak. Horrelako dendak kudeatzeko ezagutza handia behar da, eta, horretarako, Mundukideko lankideek Brasilgo kooperatiben esperientzia jarri dute pertsona hauen eskura, proiektuan bidelagun izateko.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Mundukideren zuzendaritzari, Brasil mailan, ULMA beso zabalik hartu zuelako, eta Joao Pedro Stedileri ere bai, herrialdearen sozioekonomiari buruzko klase magistrala emateagatik eta horrekin MSTaren ibilbidea eta historia hobeto ulertzea ahalbidetzeagatik.
“Asko dugu ikasteko, izugarri. Eta sentitzen dugun moduan hunkituz bizitzen ikasten badugu, ezagutzetik sinestera pasa gaitezke."
Lander Diaz de Gereñu