ULMAk bi anbulantzia erosi ditu Ukrainara bidaltzeko — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk bi anbulantzia erosi ditu Ukrainara bidaltzeko

Elkartasuna izan da, da eta izango da ULMA osatzen dugun pertsona guztien nortasuna hoberen definitzen duen ezaugarrietako bat.
ULMAk bi anbulantzia erosi ditu Ukrainara bidaltzeko
Ukrainara bidaliko diren anbulantzien irudia.
2023/06/14

Horregatik, aurten, gure laguntza guztia eskaini dugu Ukrainako gerrak kaltetutako pertsonei ahalik eta laguntza gehien iristeko.

Horren adibide, ULMAk bi anbulantzia medikalizatu erosi ditu Ukrainara bidaltzeko, bertan sortzen diren larrialdiei eta beharrei erantzuteko. Horretarako, Espainian dauden boluntario ukrainar batzuen laguntza izan dugu, eta ekaineko hirugarren astean anbulantziak Ukrainara eramateaz arduratuko dira.

Bi anbulantzia horien erosketaren zati bat ULMAko langileek emandako diruaren bidez finantzatu da, guztira, 7.691€.

ULMAtik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen aletxoa jartzeagatik kausa solidario honetan. Ukrainari laguntzeko gure programaren barruko proiektu humanitarioak egia bihur daitezen laguntzen jarraituko dugu, eta gauzatzen diren heinean ezagutarazten joango gara.