ULMAk berriz parte hartuko du First Lego League 2026 txapelketan
Lehiaketa otsailaren 28an hasiko da eta Mondragon Unibertsitateak Arrasaten (Iturripeko campusa) eta Bilbon (AS Fabriken campusa) antolatutako hitzorduetan egongo gara, baita Deustuko Unibertsitateak Bilborako egindako deialdian ere. Txapelketaren zortzigarren edizio honetan, berrikuntzarako eta sormenerako grina babestuko dugu berriro.
First Lego League txapelketa bat baino askoz gehiago da. Urtero 110 herrialdetako 560.000 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute, erronka errealen, lankidetzaren eta sormenaren bidez zientzia eta teknologiara hurbiltzeko asmoz.
Otsailaren 28an hantxe izango gara, parte hartuko duten gainerako taldeekin jardunaldia partekatzeko eta First Lego Leaguean nagusi izaten diren talentuaz, sormenaz eta ilusioaz gozatzeko.