ULMAk arrakastaz burutu du EROSKIn erabat automatizatutako plataforma ezartzeko proiektuaren lehen fasea
Fase horren barruan sartzen dira, batetik, picking automatikoko sistema (despaletizazio eta paletizazio automatikoa), eta, bestetik, bufferizazioko FSS errobotak eta sekuentziatze automatikoko SQSak.
Automatizazio logistikoaren proiektu osoa, zalantza barik, erreferentzia puntua izango da Europan, banaketa plataformen erabateko automatizazio sistemei dagokienez.
Denbora gutxian, EROSKIn logistika ulertzeko modua goitik behera aldatu da, eskuzko eredutik ULMA Handling Systemsen automatizazio logistikoaren eredura pasatu baita. Eredua erabat berritzailea da, produktuaren kalitatearen, lanaren eta eraginkortasun logistikoaren aldeko apustua egiten du, eta horrek zerbitzuaren bikaintasuna bermatzen du salmenta puntuan.
Logistikaren inguruan antolatutako lehen ekitaldia izan da eta ezarritako leit motiv-a hauxe izan da: hornikuntza katearen aritzeko eran eraginkortasun handiagoa bilatzea elikadura, edari, banaketa eta bestelako sektoreetarako.