ULMA Taldeko ikasleek eta berbalagunek Espeleoabentura egin zuten Arrikrutzen, euskara praktikatzeko — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeko ikasleek eta berbalagunek Espeleoabentura egin zuten Arrikrutzen, euskara praktikatzeko

ULMAn euskara ikasten diharduten hainbat langilek eta bere berbalagunek espeleoabentura saioa egin zuten Arrikrutz koban pasa den ostiralean, azaroaren 14an. Talde hau euskara ikasteko prozesuan murgildua dauden pertsonez eta beraiekin euskara praktikatzeko konpromisoa hartu duten lankideez dago osatua.
ULMA Taldeko ikasleek eta berbalagunek Espeleoabentura egin zuten Arrikrutzen, euskara praktikatzeko
2014/11/25

Euskara praktikatuz Oñatiko kobazulo eder horren barruko altxorrak ezagutu zituzten bi ordu eta erdiz, eta oso ondo pasatu zuten  gainera. Ekintza hau ULMA Taldeko Motibazio Taldeak antolatu du euskara planetik, eta Arrikrutzeko Leire eta Urko monitoreek eman zizkieten azalpenak. Galeriaz galeria ibili ziren, zulo eta pasabide estuetan zehar arrastaka, hainbat kasutan.  Zalantzarik gabe, zirraragarria eta berezia izan zen.

Espeleoabenturako bisita gidatuan Marcel Loubens galeria, lehoiaren hezurdura eta estalaktita eszentrikoa ikusi zituzten, besteak beste, eta euskarazko hiztegira beste bi hitz gehitzeko aukera ere izan zuten: hifak eta troglobioak. Haitzuloetako ekosistema bereziaren parte dira, hain zuzen ere, hifak eta troglobioak. Argiak itzalita isilpean eta ilunpean egon ziren momentua ere berezia izan zen.