Ulma Taldea
ULMA Taldea Bagarako bazkide berria da
2017tik aurrera, eraldaketa sozialaren alde egiten duen lana sustatzeko asmoz
Eragile sozial bezala eta bere izaera kooperatiboan ere badagoelako, ULMAk eraldaketa sozialarengan duen konpromisua adierazten du. Pertsona autonomo eta kooperatiboak gizarte jasangarri eta autoeratuagoan sustatzea helburu duten eragile kooperatibo eta sozialen sarera gehitu da.
Bagara irabazi asmorik gabeko kooperatiba da eta 2008. urtean sortu zen Debagoieneko zenbait eragile kooperatibok beren eraldaketa sozialerako bokazioa eta erantzukizuna bideratzeko zituzten beharrei erantzun integrala emateko.
Datozen urteetarako eskualdean trantsizio sozio-ekologikorako prozesu komunitarioaren sustapena izango da Bagararen estrategia nagusia. Horrela adierazi zen Urtarrileko Bagararen Batzar Nagusian, eta horrela irudikatzen du grafiko honetan: