Ulma Handling Systems
ULMA Handling Systemsek LOGIMAT 2019n aurkeztuko ditu bere Shuttle-M sistema eta picking automatikorako robota
LOGIMAT logistikako hitzordu handiak aukera emango dio ULMAri bere Shuttle-M sistema erakusteko. Barne logistikako proiektuetan malgutasuna, zehaztasuna eta errendimendu handia eskaintzeko diseinatutako sistema.
Sistemak diseinu malgua du, edozein epresak eskaerak prestatzeko orduan dituen beharretara ezin hobeto egokitzeko aukerarekin. Dauden espazio baldintzetara erraz egokitzen da eta sistema, edozein unetan, erraz handitzeko aukera bermatzen du.
Picking automatikoko robota ere presente egongo da ULMAko standean. Bisitariek lehen eskutik baloratu ahal izango dute alekako picking sistema malgu honen funtzionamendua. Banaketa zentroetan, ingurune kolaboratiboetan eskaerak prestatzeko diseinatuta dago.
LogiMAT, urtero egiten den Europako intralogistika azokarik handiena da. Aurten 17. edizioa izango da. Aurreko urtean 40 herrialdetako 1.500 enpresek parte hartu zuten azokan eta 55.300 bisitari izan zituen.