ULMA Handling Systemsek karrusel berria atera du, diseinu eta garapen propioarekin
Karrusel horizontal honek hainbat basket dauzka, altzairu eta poliamidazko gurpilen gainean bermatuta, desgasteak minimizatu ahal izateko eta 600 kg/basket inguruko kargak jasateko. Karga zuzenean lurrera banatzen da, modu uniformean, eta arrastatzeko mekanismoa bat dauka mantentze lanak erraz egin ahal izateko eta goiko aldeetara igo beharrik izan gabe. Sistema horiek 30 m/min-ko abiadura hartzen dute, eta luzera osoaren neurriak pertsonalizatu egin daitezke bezero bakoitzaren beharren arabera.
Soluzio berritzaile honek mugimendurako sistema bat dauka, zehaztasun zorrotzez azeleratu, gelditu eta mugiarazteko funtzioa duena. Bi motoerreduzitzaile dauzka, erregulagailu bakar batek gobernatzen dituena: erregulagailuak transmisio sistemaren tentsioa elektronikoki kontrolatzen duelarik, desgastea eta zarata minimizatzen dira.
Karruselak transmisio sistema bat dauka beheko aldean, eta horrek pinoiaren mugimendua basketetara eramaten du, mantentze lanak errazten ditu eta garraiatzen diren materialetatik partikularrak askatzea galarazten du; arrazoi horiek direla eta, ULMAren karrusela ospitale eta farmazi sektorerako diseinatutako soluzioetan aplikatu ohi da, produktuaren segurtasunaren eta trazabilitatearen parametroek funtsezko garrantzia baitute bertan.