ULMA Handling Systemsek ekoizpen eta berrikuntza zentro berri batean ibertitu du
Zentro berriak guztira 7.000m2-ko espazioa izango du, eta hainbat sistema logístico eta prototipo berriak garatzera zuzenduko da, eta automatizazio logistikoko soluzio berriak ere garatuko ditu.
Produktuaren helburua ULMA Handling Systemsen produkzio prozesuei balio erantsia ematea da, ekoizpenaren kostuak murriztuz eta proiektuen errentagarritasun ratioak handituz.
ULMA Handling Systemseko zuzendari gerentea den Iñaki Arriolaren hitzetan, Inbertsio berriaren oinarrian dago "ULMAren berrikuntzaren eta etorkizuneko garapenaren aldeko apustua da, nolabaiteko arrisku dosi bat eta sormena ere eskatzen diguna, uztarketa hori derrigorrezkoa eta ezinbestekoa izango baitzaigu bizitzen ari garen egoeran aukera bat lortzeko".
Zentro berria konpainiak ezken urteetan izan duen lan hazkundearen erakuslea da, izan ere, 2008. urtean 195 profesional izateteik, urtearen amaieran 275 izatera iritsiko da. Hasieratik bertatik, ULMA Handling Systemsek orientazio hau izan du bere zerbitzuen inguruan: alde batetik sistema automatikoen aholkularitza eta ingeniaritza, diseinu eta garapen zerbitzua, eta bestetik bezeroarekin batera lantzen duen saldu ondoko eta ingeniaritza zerbitzua.